lunes, 3 de noviembre de 2008

kEN ZAZPI TALDEAREN ABESTIEN LETRAK

ZENBAT MIN ABESTIA:


aske naiz isilpean
irria begietan
ilusio lainoetan itsututa
amildegi hertzean
barearen ostean
ekaitza dator bero
aurrez aurre ikustean
barne suak itotzen nau berriro
zalantzak beldurtzen nau
beldurrak babesten nau
zu nun zauden pentsatzeak
saminduta gorrotoz betetzen nau
zenbat negar eta zenbat min
ta zenbat gau lo ein barik
zenbat musu eman gabe
(ta zenbat hitz esan gabe)
zenbat malko... maite zaitudalako
zu gabe... nun zaude


ILUNTZEAN ABESTIA:

egunero bezala
gehiegi pintatzen da,
aurpegiko sufrimendua
estali nahiean,
ispiluan aurrean
aurkitu ezinean,
izan nahi zuena ahaztuta

buruan bueltaka
institutoko garaiak
pareta atzean erretako kanutoak

barruan oihuka
portale ilun haietan,
mutilari emandako lehen musua

ilusio galduak,
irrifar behartuak,
jipoitutako bihotzean
egin dute eztanda,
sentitzeko ezina,
zauri guztien mina,
geroari aurpegiratuz

bizirik irauten
betiko minimoetan,
eguna iluntzean

mundakako portuan
zigarro bat eskuan
urrutira ihesi doa olatu gainean
bere izarra aurkitu
gehiago ez sufritu
irribarre egin bizirik sentitu


GUTUNA ABESTIA:

urtarrilak 13 ostirala,
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi.

oroitzen naiz batera geundenean
hain zoriontsu ginen garaietan,
nirekin haserratzen zinenean,
zenbat oroitzapen on bapatean,
lehenengo maitasun historietan
eta igondako mendi magaletan
zenbat irri ta negar txikitatik,
oraindik jarraitzen dute bizirik

faltan botatzen zaitut ilunetan,
barruan ezkutatzen dut gehienetan

nik betilez jarraitzen dut kantatzen
barneko ohiu guztiak askatzen,
gauzei buelta gehiegi ematen,
zuk badakizu nolakoa naizen,
amets bat bete zait pentsatzen dut maiz
baina askotan hutsik sentitzen naiz
bestela dena dihoa antzera,
zail egiten zait zutaz galdetzea.

faltan botatzen zaitut ilunetan
barruan ezkutatzen dut gehienetan

urtarrilak 13 ostirala
urteak ikusi ez zaitudala,
aspaldi hontan ez dizut idatzi
baina behin ere ez zaitut ahantzi,
gutun batean esan beharrean
kantuan ausartu naiz azkenean,
goraintzi asko etxekoen partez
besarkada handi bat laisterarte!

sentipenak jarraituz, min hartuz, egin dugu aurrera
behin lotu ginen eta beti gaude batera,
sentipenak jarraitu noizbait nitaz oroitu,
urrundu gintuenak berriz batuko gaitu


ILARGIA abestiaren letra:
esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.



Hauek dira Ken Zazpi talde euskalduna osatzen duten bost taldekideak. Talde honek hainbat diska atera ditu eta baita hainbat kontzertu eman ditu, batez ere Euskal Herritik zehar.